XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Greba bertan behera geratu da, hiru hilabetez lanik egin gabe egon ondoren
Daewooko langileak etzi itzuliko dira lanera, enpresarekin akordioa lotu osteanLangileen batzarrak onetsi egin du UGTk eta LABek enpresarekin sinatutako akordioa
Datozen hiru urteetarako lan hitzarmenean, KPI gehi %4ko igoera finkatu dute soldatetan
ELAk ez du sinatu beste sindikatuek hitzartutakoa, igoera nahikoa ez dela iritzita
Daewooko langileak astelehenean itzuliko dira euren lanpostuetara, atzo LAB eta UGT sindikatuek eta enpresaren ordezkariak hiru urtetarako lan hitzarmenaren inguruko akordioa sinatu ondoren.
ELA sindikatuak ez zuen testua sinatu.
Langileen batzarrak akordioa berretsi zuen arratsaldean.
Asanblean parte hartu zuten 95 langileetatik, 58k onetsi zuten testua, eta 35k kontra bozkatu. Bi boto zuri izan ziren.
Akordioaren arabera, soldatan KPI gehi %4ko igoera adostu zuten langile guztientzat hiru urtetarako.
Horrekin batera, 30.000, 40.000 eta 80.000 pezetako pagak aurreikusten dira lan hitzarmenak irauten duen hiru urteetarako.
Pagak enpresaren emaitzen araberakoak izango dira.
Horrez gain, urtea amaitu aurretik langile guztiek kontratu finkoa izango dute.
Langile berriak kontratatzean, berriz, zortzi hilabeteko proba epea izango da.
Lan astea 36 ordura murriztuko da.
Hala, 2000. urtean 1.755 lan orduko egingo dituzte, 2001ean 1.743 ordu, eta 2002an 1.730,5.
Ordu estrei buruz, Lan Harremanen Kontseiluan adostutakoa kontuan izango da.
UGT eta LAB sindikatuek positibotzat jo zuten akordioa.
LABeko ordezkari Joseba Ortiz de Lejarazuk adierazi zuenez,
Hiru hilabeteko greban langileek erakutsitako jarrerarekin ere pozik azaldu zen:
Jose Juan Portillo UGTko ordezkariak ere langileen jarrera goraipatu zuen.
Akordioa ere ontzat jo zuen.
Haren ustez,
ELAk erabakia beteko duela jakinarazi zuen atzo, baina ez dator bat lortutako hobekuntzekin.
Bi arrazoi nagusi ditu ELAk akordioa ez izenpetzeko.
Batetik, uste du soldataren igoera txikia dela, eta 80.000 pezetako pagak hurrengo urteetakoak ez dituela bermatzen iritzi dio.
Hori dela eta, greba ez dela beharrezkoa izan deritzote. Bestetik, ELAren aburuz, Daewooko langileen lanorduak
Sinatze ekitaldiaren ondoren, Daewooren Giza Baliabideetako Gasteizko zuzendari Eduardo Sanchezek hiru hilabeteko grebaldian izandako ondorioak nabarmendu zituen, eta galdutako ekoizpena eta bezeroak berreskuratu beharra azpimarratu zuen.
Dena dela, enpresaren ordezkariak esan zuen akordioa
Bestalde, Duina Ikasleen Koordinadorak bat egin du Daewooko langilen grebarekin, eta haien borroka